Gizartea -

Dokumentazio berria

Infanta Noosekin lotutako ekitaldi baten buru izan zela dio Torresek

Noos institutuan Cristina infantaren inplikazioa frogatzeko dokumentu berriak eman dizkio Torresek Castro epaileari.

Palmako duke-dukesak.
Palmako duke-dukesak.
Palmako duke-dukesak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diego Torres Iñaki Urdangarinen bazkide ohiak dokumentu berriak eman dizkio Noos auziko epaileari. Era honetan, 2007ko urtarrilean, Palmako duke-dukesak Noos institutuak egindako lan baten ondorioz aurkeztutako ekitaldi baten buru izan zirela frogatu nahi du.

Zazpigarren aldia da Torresek epaileari posta elektronikoak eman dizkiola. Torresen abokatuak esan duenez, Noos Telefonica enpresarekin elkarlanean egon zen eta "2015, mundu hobea Joanarentzat" izeneko proiektuaren komunikazioan parte hartu zuen. Proiektuaren ekitaldian, Cristina infanta eta Iñaki Urdangarin egon zirela esan du.

Era honetan, Cristina infantaren inplikazioa frogatu nahi du Torresek. Noos Institutua diru publikoa ustez bidegabe erabiltzeagatik ikertzen ari dira, eta proiektu horrek ez lukeela Palmako duke-dukesen parte hartzerik gabe oihartzun bera izango argudiatu du.

Torresen defentsaren arabera, Telefonica Noos Institutuko bezeroa zen. 2007an komunikazioarekin lotutako gaiak eraman omen zituen eta 178.000 euro fakturatu omen zizkion.

Atzo eman zizkion dokumentu berri hauek Castro epaileari, Pedro Horrach Ustelkeriaren Aurkako fiskalak helegitea jarri zuen egun berean, hain zuzen.

Jose Castro epaileak bertan behera utzi du, behin behinean, apirilaren 27rako aurreikusita zegoen Cristina infantaren deklarazioa, helegitea ebatzi arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea