Gizartea -
Azken 4 urteetan
Opio laborantzak % 200 egin du gora Araban
Legezko opio-belarrak balio "egonkorra" du. Nekazariek eta farmazia-konpainiak prezioa adosten dutenez, alternatiba interesgarria bihurtu da.
Erredakzioa
Legezko opio laborantzak % 200 egin du gora Araban 2009tik hona. Patatak, zerealak eta erremolatxak prezioen espekulazioari aurre egin behar dieten bitartean, opio-belarrak balio "egonkorra" du.
Izan ere, nekazariek eta farmazia-konpainiek prezioa adostu ohi dute, ondorioz, laborantza hori nekazarientzat oso alternatiba interesagarria bihurtu da.
Opio-belarraren bitartez heroina, morfina eta kodeina egiten da. Substantzia horiek mina arintzeko sendagaiak egiteko erabili ohi dira, tartean, analgesikoak. Halaber, gozokiak apaintzeko opioaren haziak erabiltzen da.
Estatuan alkaloideekin lan egiteko baimena duen enpresa bakarra Alcaliber da. Konpainia horrek haziak ematen dizkie nekazariei eta horren bilketa ere kontrolatzen du.