Gizartea -

Heriotzaren zergatia argitzeko

Amaitu dira Nerudaren arrastoak hobitik ateratzeko lanak

Pako Etxeberria forentse gipuzkoarra eta beste 12 aditu Pablo Nerudaren heriotzaren zergatia argitzeko lanetan egon dira Txilen. Minbiziak jota ala pozoituta hil ote zen ebaztea dute helburu.

Paco Etxeberria lanean hasiko da bihartik aurrera Txilen. Argazkia: EFE
Paco Etxeberria lanean hasiko da bihartik aurrera Txilen. Argazkia: EFE
Hasi dira Pablo Nerudaren gorpua hilobitik ateratzeko lanak

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Neruda Txileko poetaren arrastoak hobitik ateratzeko lanak amaitu dira Mario Carroza epaileak jakitera eman duenez. Honek burutzen du Nerudaren heriotzaren zergatia argitzeko auzia.

Literaturaren Nobel Sariaren arrastoak dituen kutxa hilobitik atera dute, Uharte Beltza herrian. Bertan lurperatu zuten hirugarren emaztearen gorpuarekin batera.

Lanek ordubete iraun dute, eguraldiak eta baldintzek lagundu baitute. Nerudaren hilkutxa eta Matilde Urrutiarena bananduta zeuden, beraz, lanak uste baino errazagoak izan dira.

"Segurtasun neurri guztiak bete dira, edozein kutsadura ekiditeko. Kutxa osorik atera ahal izan da", esan dute, Gainera, Rodolfo Reyes poetaren ilobak hilkutxako inskripzioa ezagutu duela gaineratu du, "identifikazioaren gaia beraz, argi dago", azpimarratu dute.

Kutxa hautsi eta X izpien analisia eta gero, arrastoak Santiagoko Auzitegiko Medikuntza Zerbitzura eraman dituzten. Bertako zuzendariak ez du zehaztu noiz jakingo den Neruda pozoituta hil zen ala ez, ezta arrastoen azterketa atzerrian egingo duten ala ez. Hala ere, iturri horren arabera, analisiek hiru hilabete iraun dezakete.

Pako Etxeberria

Auzitegiko mediku gipuzkoarra eta beste hamabi aditu Pablo Nerudaren heriotzaren zergatia argitzeko lanetan egon dira, Txilen. Minbiziaren eragin zuzenagatik ala pozoituta hil ote zen ebaztea dute helburu.

Lan horren aurrean, Etxeberriak azaldu duenez, "ez dugu inolako hipotesirik". "Hainbat bide daude aztertzeko, baina auzia zaila da, beste batzuk baino zailagoa, arazo toxiko batez ari garelako", azaldu du auzitegiko medikuak. Orain, Literaturaren Nobel sariduna minbiziaren ondorioz edo pozoituta hil ote zen argitu beharko du hainbat adituk osatutako taldeak.

Askatasuna

Halaber, "Txilen ez dugu inoren presiorik jaso, ez aldekoa ezta kontrakoa ere. Inork ez digu esan zer egin behar dugun", azaldu du forentseak, "askatasunez egingo dugu lan, Txileko Gobernuak bitarteko guztiak eskaini dizkigu eta baldintza ezin hobeak izango dira, logikoa denez, lan horrek komunikabideen interesa piztu duelako".

Zurrumurruak

40 urte igaro dira Neruda zendu zenetik. Ofizialki, prostata minbiziagatik hil zen, baina Neruda Alderdi Komunistako militantea izateak eta bere azken egunetako informazio batzuek pozoituta hil ote zuten susmorako bide eman dute.

Gauzak horrela, zalantzak argitzeko pauso guztiak grabatuko dira, froga baliagarriak izan daitezen epailearen aurrean. "Analisi kimikoak laborategian egin behar dira. Indarkeriak eragindakoa baino zailagoa da egiaztatzen, ez ditu hain zantzu nabarmenak uzten", adierazi du Etxeberriak.

Gorpuzkien kontserbazioa garrantzitsua izango da laborategiko azterketarako, baina hil aurretik hartzen zituen botika eta gorabehera guztiak jakiteko mediku historia aztertu beharko dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea