Gizartea -
Zerrenda
Loiuko aireportua, munduko 10 politenen artean 'USA Today'en arabera
Ameriketako Estatu Batuetako egunkari salduenak egin duen zerrendan Madrileko Barajasekoa eta New Yorkeko JFK aireportua ere azaltzen dira, besteak beste.
Erredakzioa
Loiuko aireportua munduko 10 politenen artean dago "USA Today" Ameriketako Estatu Batuetako egunkari salduenak egin duen zerrendaren arabera.
Egunkariak dioenez, Santiago Calatravak egindako aireportua "Usoa" bezala ezagutzen da, hegaztiaren itxurarekin duen antzekotasunagatik.
Halaber, altzairuzko estrukturak Bilbo inguruko mendi berdeekin bat egiten duela dio eta irteeren atari minimalistak egun osoan zehar eguzki izpiak sartzea ahalbidetzen duela azpimarratzen du.
Loiuko aireportuarekin batera, zerrendan Madrileko Barajas eta New Yorkeko JFK aireportuak daude. Seuleko, Pekineko, Marrakexeko, Denverreko, Singapurreko eta Hong Kongeko aireportuak eta Montevideoko (Uruguay) Carrasco aireportua ere aipatzen ditu.