Gizartea -
AEBetan
Lau urteko ume batek sei urteko beste bat hil du buruan tiro bat jota
Toms Riverren (New Jersey, AEB), etxeko lorategian jolasean zeudela, txikiena errifle batekin agertu da, eta orduan gertatu da ezbeharra.
Erredakzioa
Toms Riverren (New Jersey, AEB), lau urteko ume batek sei urteko beste bat hil du buruan tiro bat jota, polizia iturrien arabera. Bi umeak biktimaren lorategian jolasean zeudela, txikiena etxera sartu eta 22ko kalibrea duen errifle batekin bueltatu ondoren gertatu da ezbeharra.
Bertako poliziaburuak prentsaurrekoan esan duenez, istripua izan denean, ume txikienaren gurasoak New Yorken zeuden.
Orange konderriko fiskalaren esanetan, gertatutakoa ikertzen ari dira, eta oraindik ez dute erabaki tiroa jo duen umearen gurasoen kontra akzio judizialik abiatuko duten.
Lekukoen hitzetan, tiroa egin duen umea "jolasean" zegoela zirudien. Poliziak hainbat arma konfiskatu ditu haren etxean.