Gizartea -

Sutea Bermeon

Kaltetuentzako informazioa, Bermeoko Berhaz arreta bulegoan

Horrez gain, Udala kaltetuen errolda bat prestatzen ari da eta lokal bat ireki du etxetik atera behar izan dituzten bizilagunentzako.

Suhiltzaileak lanean, Bermeoko kaleetan. Argazkia: Maite Elorriaga
Suhiltzaileak lanean, Bermeoko kaleetan. Argazkia: Maite Elorriaga
Suhiltzaileak lanean, Bermeoko kaleetan. Argazkia: Maite Elorriaga

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeoko sutean kaltetutako lagunak herritarren arreta-zerbitzurako Berhaz bulegora joan daitezke informazioa eskatzera.

Horrez gain, Bermeoko Udala gaur goizaldean piztutako suteak eragindako kaltetu guztien errolda prestatzen ari da, etxerik gabe geratu direnei ostatu emateko.

Dagoeneko Goiko Plazan dagoen BBKren bulego ohia ireki dute kaltetuentzako aterpe gisa. Egoitza honetan ere informazioa ematen ari dira.

Sutea goizaldeko 04:00ak aldera piztu da Nardiz tar Jon kaleko eraikin batean eta hego haize zakarraren ondorioz laster zabaldu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea