Gizartea -
Kaltedunak
Zer-nolako babesa ematen dute aseguru-etxeek horrelakoen aurrean?
Kaltedunek aseguru-etxeekin hitz egin behar dute, horiek baitakite aseguru-poliza bakoitza nolakoa den. Arrisku anitzetarako aseguruek etxebizitza habitaezintasuna ere hartzen dute bere gain.
Erredakzioa
Bermeoko Udalak arratsaldean kaleratutako datuen arabera, hiru eraikin behera etorri dira erabat, eta beste bost oso kaltetuta daude.
Orotara 70 lagun geratu dira etxetik kanpo (35 bat familia), eta, horietatik, 22 lagunek (6-7 familia) etxea galdu dute. Lo egiteko tokia behar dutenei ohea bermatu die Udalak, horretarako udal eta gizarte egoitzetan prestatutako tokietan.
Zer egin?
"Kaltedunak aseguru-etxearekin hitz egin behar du; izan ere, horiek dakite aseguru-poliza bakoitza nolakoa den", azaldu du Imanol Iparragirre aseguru-agenteak, ETB-2ko "Ni más Ni menos" saioan.
Arrisku anitzetarako aseguruek etxebizitza habitaezintasuna ere hartzen dute bere gain: "Nik ezin badut nire etxean egon, aseguru-etxeak, aseguratuta dudan kapitalaren arabera, beste etxebizitza bat eskaini behar dit".
"Hasiera batean, kaltedunen aseguru-konpainiek bezeroen kalteak ordainduko dituzte, eta ez sutearen erantzulearenak; izan ere, 70 bizilagunek beste baten aurka erreklamazioa aurkeztuz gero, urte asko luzatuko litzateke", esan du Iparragirrek.
Horrela, aseguru-agenteak gomendatu duenaren arabera, "kaltedun bakoitzak aseguru-etxearekin hitz egin behar du, eta kalteak horrek ordaindu behar dizkio. Ondoren, ahal bada, erantzulearen aurka erreklamazioa egingo da".