Gizartea -

Urteurrena

Errepublikaren bandera igo dute Bilbon

1931. urteko apirilaren 14ean errepublika aldarrikatzera eraman zuten baloreak aldarrikatu dituzte.

Ekitaldia Bilbon. EITB
Ekitaldia Bilbon.
Bigarren Errepublika aldarrikatu dute Bilbon eta Eibarren

0:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker Batuak bandera gorria, horia eta morea igo du Bilboko Arriaga plazan Bigarren Errepublikaren urteurrena dela eta.

Ekitaldian Javier Madrazo Ezker Batuako koordinatzaile ohia egon da, besteka beste, Luis Garcia Montero poetarekin batera.

Errepublika aldarrikatzera eraman zuten baloreak aldarrikatu dituzte ekitaldian. "Errepublika berri batentzat, Konstituzio berria" eskatu dute, "gehiengoaren beharren gainetik gutxi batzuen interesak jartzea" alde batera uzteko.

"Banketxe pribatuak desjabetuko dituen Konstituzioa nahi dugu. Banketxe publikoak eta etikoak defendatzeko eta espekulazioarekin amaitzeko, soldata eta pentsio duinak eta lan guztiak banatzea bermatzeko eta politikarien pribilegioekin amaitzeko eta ustelkeriaren aurka borrokatzeko".

Bestalde, Eibarko Untzaga plazan, Ahaztuak elkarteak ere ekitaldia egin du. Bandera errepublikarra igo zuten lehen herria izan zen Eibar, eta aurten, beste behin, monarkiarekin amaitzea eskatu dute urteurrenaren ekitaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea