Gizartea -

Bilbon

Etxe batean lapurtzen saiatu eta lo plantak egiteagatik, atxilotuta

Ertzaintzak 24 eta 25 urteko bi gazteak atxilotu ditu lapurtzen saiatu ostean banku batean lo plantak egiteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 24 eta 25 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Bilboko etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik. Bigarren solairura igo ziren balkoitik eta agenteek ez ikusteko, banku batean lo plantak egin zituzten.

04:00etan saiatu ziren Artatzamina kaleko etxebizitza batean sartzen, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Jabeak Ertzaintzari abisua eman zion bi gazteak balkoian ikusi eta gero.

Segituan bertatik jaitsi ziren eta ertzainak zetozela ikusita, lo plantak egin zituzten inguruko banku batean.

Ertzainek bi gazteak atxilotu zituzten. Halaber, aurrekariak zituzten antzeko delituengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea