Gizartea -
Gertakaria
Hiru langile zauritu dira Erandioko lantoki batean izandako sutean
Cables y Alambres lantegian gertatu da ezbeharra. Hiru langileak kea arnasteagatik eraman dituzte Gurutzetako ospitalera, baina ez da daude larri.
Erredakzioa
Sute bat piztu da gaur goizaldean Erandioko (Bizkaia) Cables y Alambres enpresan, eta hiru langile Gurutzetako (Barakaldo) ospitalera eraman behar izan dituzte ke gehiegi arnasteagatik.
Sutea 02:55 aldera piztu da, gantzen aleaziorako makina batean. Ezbeharra gertatu denean makinarekin lanean ari ziren hiru lagunak dira zaurituak, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.
Suhiltzaileek 03:30 aldera lortu dute sua itzaltzea, eta kalteak makinara mugatu dira, bestelakoan ez baitu aparteko ondoriorik utzi eraikinean.
Hiru langileak kea arnasteagatik eraman dituzte Gurutzetako ospitalera, baina ez da daude larri.