Gizartea -
Arrakasta interneten
‘Txikitatik erakutsi didate katalanak gorrotatzen’
Andaluziako neska batek “katalanofobia” salatzeko bideo bat egin du, eta arrakastatsua izaten ari da interneten.
Erredakzioa
Bideoaren egileak dio katalan askok kulturagatik, historiagatik eta arrazoi politikoengatik lortu nahi dutela independentzia. Baina, "arrazoi nahikoa al da hori katalanak gorrotatzeko?". Horren arabera, txikitatik erakutsi diote katalanak "txarrak" eta gorrotatu beharrekoak direla. Hala ere, nagusitzearekin batera, gorroto hutsagatik gorrotatzea tontakeria bat dela ohartu da, eta, horrekin batera, katalanei buruzko mito asko eta asko faltsuak direla. "Inertziaz azaleratzen eta txikitatik erakusten den erradikalismo hori bidegabekeria da".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea