Gizartea -

Sariak

ONCE zozketak 225.000 euro banatu ditu Donostian eta Basaurin

Donostia Ospitaleko atondoko kioskoan saldu ziren kupoiak Donostian eta Mercabilbaon Basaurin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ONCE zozketak saria utzi du asteburuan Euskadin; zehazki, 225.000 euro banatu ditu Donostian eta Basaurin.

Igandean, hilak 14, Donostia Ospitaleko atondoko kioskoan saldutako bost kupoik saria jaso zuten. Bakoitzak 25.000 euroko saria zuen, ONCE Espainiako itsuen elkarteak jakinarazi duenez.

Bestalde, ostiralean, hilak 12, Mercabilbaon (Basauri) "Cuponazo" zozketak saritutako kupoi bat saldu zen. Bost zenbakiekin eta seriearekin egin du bat sariak.

Sari hauez gain, beste txikiago batzuk ere banatu dira Mercabilbaon eta Donostiako Loiola kalean.

Aste Santuan ere Donostian saritutako hainbat kupoi saldu ziren, baita Arrasaten ere, guztira 425.000 euro banatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea