Gizartea -
Erasoa Bilbon
Emakume bati ipurdia ukitu eta senarrari mehatxu egin diote bi gaztek
Bi gazteak atxilotu egin dituzte emakumeari ipurdia ukitzeagatik eta horren senarrari laban batekin mehatxu egiteagatik.
Erredakzioa
Bilboko udaltzainek bi gazte atxilotu dituzte asteburuan Bilbon, sexu-eraso batengatik. Emakume bati ipurdia ukitu, eta ondoren, horren senarrari laban batekin mehatxu egin zioten.
Udalak jakitera ema duenez, erasoa 06:00etan gertatu zen. Udaltzainen patruila bat Hurtado de Amezaga kalean zegoen eta bi gazte bikote baten atzetik zihoazela ikusi zuten.
Gazte horietako batek emakumeari ipurdia ukitu zion eta horren senarra oldartu egin zitzaien. Une horretan, beste gazteak zazpi zentimetroko labana atera zuen eta mehatxu egin zion.
Poliziek 30 eta 28 urteko bi gazteak atxilotu zituzten. B.B. eta Z.K. gazteei sexu askatasunaren aurkako ustezko delitua eta arma zuriarekin mehatxu egitea leporatzen diete.