Gizartea -

Eguraldia

Bero handia gaurko: termometroak 30 ºC-ra gerturatuko dira

Dena den, arratsaldean haizea aldatzearekin batera asko freskatuko da giroa eta ostegunean eguraldia nabarmen aldatuko da.

Argazkia: Jose Luis Cazallas
Argazkia: Jose Luis Cazallas
Argazkia: Jose Luis Cazallas

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uda beteko eguraldia nagusituko da asteazken honetan arratsaldera arte. Eguraldiaren iragarpenaren arabera, eguzkia eta hego haize leuna nagusituko dira goizean goizetik eta tenperatura 25-30 ºC-raino igoko da.

Arratsaldeko lehen orduetan ordea, kostaldean haizea bat-batean ipar-mendebaldera aldatuko da, ufada gogorrekin joko du aldaketaren unean, eta itsasaldeko haizearekin denbora gutxian tenperatura dezente jaitsiko da eta baliteke kostaldean eta kostaldetik gertu behe-hodeiak sartzea. Arratsaldeak aurrera egin ahala, iparraldeko haizea barnealdera iristen joango da eta giroa freskatuz joango da.

Ostegunean, berriz, nabarmen aldatuko da eguraldia. Haizea itsasaldetik sartuko da eta giro motelarekin argituko du egunak. Zerua hodeitsu, batez ere ipar isurialdean pilatuko dira lainoak, eta han-hemenka euri apur bat utziko dute.

Araba eta Nafarroa hegoaldera, hodeiguneak iritsiko badira ere, apenas bustiko duen. Nabarmen freskatuko du eta oro har, 15 ºC-ren azpitik geldituko dira eguneko beroenak. Egunaren azken orduetan, elur-maila 1200 m-ra jaitsi liteke.

Ostiralean, eguraldia gehiago ezegonkortu da eta iparraldeko haizea bizitu egingo da; eguraldi ezatsegina izango da nagusi. Hodeigune trinkoak gailenduko dira eta tarteka zaparradak utziko dituzte; goiz partean ugariagoak izango dira eta sarriago botako ditu.

Arratsaldeak aurrera egin ahala, atertzera egingo du eta hodeitza zulatuz joango da. Elur-maila 1000-1100 m artean mantenduko da. Tenperaturak koska pare bat behera egingo du eta beroenak 10-13 ºC artean geldituko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea