Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, gazte bati sexu-erasoa egiteagatik
Erasoa iragan igandean, goizaldean, jazo zen Basauriko Geltoki kalean, baina Ertzaintzaren aurrean ez dute asteartera arte salatu.
Erredakzioa
Ertzaintzak 17 urteko adingabe bat atxilotu zuen asteartean, 27 urteko emakume gazte bati sexu-erasoa egiteagatik eta zorroa lapurtzeagatik, Segurtasun Sailak agiri batean jakitera eman duenez.
Erasoa iragan igandean, goizaldean, jazo zen Basauriko Geltoki kalean, baina Ertzaintzaren aurrean ez dute asteartera arte salatu. Antza denez, emakumeari aldamioen azpian eraso egin zioten. Sexu-erasoa egin eta poltsa eta beste objektu batzuk lapurtu zizkion erasotzaileak.
Erasotzaileak biktima zauritu zuen eta emakumea Basurtuko ospitalera eraman behar izan zuten.
17 urteko adingabea, ustezko erasotzailea, 23:30 aldera asteartean atxilotu zuen Ertzaintzak, Bizkaiko hiriburuan.