Gizartea -

Lau orduz

Alaba drogez betetako autoan uzteagatik gizon bat atxilotu dute Bilbon

47 urteko gizonezkoak 10 urteko alaba bakarrik utzi zuen, eta tabernara joan zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 47 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, 10 urteko alaba lau orduz kotxean bakarrik uzteagatik. Halaber, autoan, marihuana, anfetamina eta mila euro atzeman zizkioten.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 22:00ak aldera haurra kotxean utzi zuen aitak, San Ignazio auzoan. Bi ordu geroago, adingabekoa aspertuta zegoen eta kotxeko giltzak zituenez, kalera atera eta ondoko parke batera joan zen jolastera.

Gauerdian, bi bizilagunek haurra ikusi zuten, eta horrekin hitz egitera joan ziren. Neskatoak aita bi ordu lehenago joan zela esan zien. Bizilagunek Ertzaintzari abisua eman zioten. Hauek aitaren telefono mugikorrera deitu zuten arren, ez zuten erantzunik jaso eta amarekin jarri ziren kontaktuan. Gurasoak bananduta daude eta asteburuan aitari zegokion alabarekin egotea. Abisua jaso eta gero, ama neskatoa jasotzera joan zen.

Ertzainak kotxera itzuli ziren aitari ohar bat uzteko asmoz, eta marihuana usaia sumatu zuten. Kotxea miatu eta 100 gramo marihuana, anfetaminak, 14 marihuana landare eta 997 euro atzeman zituzten.

Gizonezkoa iritsitakoan, atxilotu egin zuten alaba uzteagatik eta droga trafikoagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea