Gizartea -
Erasoa
Kutxazain bat erre dute Aretxabaletan
Gainera, "sua kapitalismoari" eta beste hainbat mezu margotu dituzte. Durana kaleko banku batean jazo da erasoa.
Erredakzioa
Bi pertsonak kutxazain automatiko bat erre dute gaur Aretxabaletan (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez. Dena dela, ez da inor zauritu, eta ez da beste kalte materialik izan.
Kutxaina errauts eginda utzi dute, eta, gainera, pintadak egin dituzte, "Sua kapitalismoari" eta antzeko beste hainbat mezurekin.
Erasoa 01:55ean jazo da, Durana kaleko Sabadell bankuko bulego batean. Ordu horretan, bi pertsonak erregaia bota dute kutxazainean, eta ondoren su eman diote.
Suhiltzaileek bertaratu behar izan dute, sua amatatzeko. Nolanahi ere, ez da beharrezkoa izan alboko etxebizitzak hustea.
Kea bulegoaren barruan sartu bada ere, kutxazaina baino ez da kaltetu.