Gizartea -

Epaiketa, data gabe oraindik

Arabako fiskalak 39 urte eskatu ditu, 7 umeri sexu abusuak egiteagatik

Epaiketa Arabako Lurralde Auzitegian egingo dute, baina oraindik ez dago datarik. Akusatua 18 urtekoa zen ustez sexu abusuak egin zituenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Fiskaltzak 39 urteko espetxe zigorra eskatu du, 2011. urteko urritik 2012. urteko urtarrilera Gasteizen 7 eta 14 urte arteko zazpi haurri ustez sexu abusuak egin zizkien gazte batentzat.

Ministerio Publikoak ohar batean azaldu duenez, akusatuari hiru delitu egotzi dizkio: sexu abusuak, mehatxuak eta larderiaz lapurreta egitea.

Akusatua 18 urtekoa zen ustez sexu abusuak egin zituenean. Hain zuzen ere, iazko urtarrilaren 31n atxilotu zuten, Gasteizen, eta epaileak kartzelatu egin zuen bi egun geroago.

Ikerketa hainbat biktimak Ertzaintzan salaketa aurkeztu eta gero hasi zuten. Orduan, erasotzailearen jokaera beti berdina zela egiaztatu zuten agenteek: lehenik eta behin biktima jarraitzen zuen, eta ondoren haren atzean sartzen zen horren etxeko atarian, eta bertan egiten zituen abusuak. Hainbatetan, erasoa grabatu egin zuen.

Fiskaltzak zehaztu duenez, epaiketa Arabako Lurralde Auzitegian egingo dute, baina oraindik ez dago datarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea