Gizartea -

Pasaia

Gizon bat atxilotu dute eskifaiaren soldata lapurtzea leporatuta

Atzerriko itsasontzi baten kapitaina da atxilotua. Putetxe batean atzeman zuten, lapurtutako 9.000 euroetako 600 bakarrik zituela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak atzerriko merkataritza itsasontzi baten kapitaina atxilotu du Pasaian (Gipuzkoa) eskifaiako langileen soldatak, 9.000 euro, lapurtzea leporatuta. Putetxe batean aurkitu zuten kapitaina, eta ordurako 600 euro soilik geratzen omen zitzaizkion.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, aurreko asteazkenean atxilotu zuten gizonezkoa. Ontziaren jabeak 10.000 euro eman zizkion kapitainari eta horrek eskifaiako langile bakarrari eman zion bere zatia.

Gero, desagertu egin omen zen ordu batzuetan, 9.000 eurorekin, eta putetxe batean aurkitu zuten.

Itsasontziko bigarren ofizialak salaketa aurkeztu zuen Ertzaintzan, eta agenteek gertatua ikusi zutenean, kapitaina atxilotu zuten.

49 urteko gizona epailearen esku utzi zuten atzo eta 600 euro atzeman zizkioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea