Gizartea -

Bi operazio

7,5 tona kanabis atzeman dituzte Hendaian

Droga laranjak eta kalabazinak zeramatzaten bi kamioitan aurkitu dute Frantziako aduanazainek. Operazioak ostegunean egin zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

7,5 tona kanabis atzeman dituzte Frantziako aduanazainek laranjak eta kalabazinak zeramatzaten bi kamioitan, Hendaian, La Depeche egunkari lokalak gaur jakitera eman duenez.

Bi operazioak atzo, osteguna, egin zituzten. Toki horretan Frantziako aduazainek atzemandako drogaren erdia suposatzen du.

Aurreneko operazioan, bi tona baino gehiago topatu zituzten laranjak zeramatzan kamioi batean 13:00ak aldera.

Bigarren operazioan, 23:00ak aldera, 5,5 tona aurkitu zituzten kalabazinak zeramatzan beste kamioi batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea