Gizartea -
Auto-ilarak
Istripu batek A-8 autobideko zirkulazioa eten du 8 orduz, Abanton
Lau lagun arin zauritu dira eta anbulantziek Gurutzetako eta Basurtuko ospitalera eraman dituzte. Oraindik errei bat itxita dago, Bilbo noranzkoan.
Erredakzioa
Ostiral honetan, istripu batek 8 orduz zirkulazioa eten du Abanton, A-8 autobidean, Kantabriako noranzkoan. Ezbeharra 16:00ak aldera jazo zen. Asfalto mundrunarekin kargartutako kamioi bat irauli eta karga errepidean barreiatu zen.
Horrela, bederatzi kilometroko auto-ilarak izan dira Kantabriako noranzkoan ostiral honetan. 22:00ak inguruan Bilbo noranzkoan itxita zeuden bi erreiak ireki zituzten. Hala ere, oraindik ere, errei bat itxita dago Bilbo noranzkoan errepidea konpontzeko lanak direla eta.
Ezbeharrean hiru kamioik eta zazpi autok talka egin zuten.
Lau pertsona arin zauritu ziren istripuan, eta anbulantziek Gurutzetako eta Basurtuko ospitalera eraman zituzten.
Ezbeharra Abanton. Argazkia: Igor Lansorena
Ezbeharra GI-11 errepidean
Beste istripu batek zirkulazioa eten zuen G-11 errepidean, Lasarte eta Donostia artean, Irungo noranzkoan. Kamioiak "artaziarena egin" zuen eta errepidean gurutzatuta geratu zen. Istripuaren ondorioz, bi erreiak itxita gelditu ziren.
Ertzaintzak zirkulazioa Rekalde-Añorgara desbideratu zuen, Donostiako noranzkoan. Kamioilaria ospitalera eraman zuen anbulantzia batek.