Gizartea -
Gertaera
3 graduko lurrikara batek Nafarroa astindu du
Lurrikararen epizentroa Uterga herrian izan da. Ez da zauriturik izan, eta ez dago kalte materialen gaineko berririk ere.
Lurrikara izan da larunbat honetan Nafarroan, eta 3 graduko indarra izan du Richter eskalan, Espainiako Institutu Geografikoaren arabera. Lurrikarak Uterga herrian izan du epizentroa.
Antza denez, 06:30 inguruan gertatu da lurrikara, eta Nafarroako hiriburuan ere antzeman dute dardara.
Ez da zauriturik izan, eta ez dago kalte materialen gaineko berririk ere.
Azken aldian hainbat lurrikara inguru antzeman dituzte Iruñerrian, Erreniega mendikatearen inguruan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea