Gizartea -
Nafarroaren Eguna
Jaia eta aldarrikapena uztartu dute igande honetan Baigorrin
Nafarren bilgune izateko sortu zen festa eta, horren harira, hainbat ekitaldi izan dira, herri-bazkaria eta euskal dantza, besteak beste.
Erredakzioa
Nafarroa Beherean festa eguna izan dute igande honetan, izan ere, 34. urtez jarraian Nafarroaren Eguna ospatu dute Baigorrin. Mugaz gaindiko nafarren bilgune izateko sortu zen festa, eta gaur ere aldarrikapena eta jaia uztartu dituzte.
Nafar eta euskaldun direla aldarrikatu dute dira Baigorrin Nafarroa Behereko eta Nafarroako garaiko biztanleak. Hori da Nafarroaren egunaren sorburua, eta Basaizea elkartea da aurten ere antolatzaile.
Goizeko zortzietan gosariarekin hasi den eguna betea izan da. 11:00etan desfilea izan da, eta ondoren herriko plazan emanaldia eskaini dute Nafarroako txoko ezberdinetatik hurbildu diren hainbat taldek.
14:00etan herri bazkaria egin dute Baigorriko ikastolak eskainita, eta arratsaldean dantza, kantu emanaldiak eta kontzertuak izan dira. Halaber, Trikidantz, Bretañako Sartijenn, Tinbakada, Kiki Bordatxo, Joxe Repley eta Laket taldeen musikarekin amaitu da festa eguna.