Gizartea -

Madrilen

Poli Diaz aske utzi dute eraso batengatik deklaratu ostean

Madrilgo Cañada Real herrixkan gizon bati ustez sastakaiz eraso egitea leporatu diote boxeolari ohiari.

Policarpo Diaz boxeolari ohia. Argazkia: EFE
Policarpo Diaz boxeolari ohia. Argazkia: EFE
Policarpo Diaz boxeolari ohia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Policarpo Diaz boxeolari ohia aske utzi dute, Madrilgo Cañada Real herrixkan gizon bati ustez sastakaiz eraso egiteagatik, epaile baten aurrean deklaratu ostean. Hala ere, astelehenetan Epaitegian azaltzeko betebeharra ezarri diote.

Poli Diazekin batera, Angel Luis anaia eta Jose Pintado laguna ere atxilotu zituzten. Madrilgo boxeolari ohiaren neska-lagunak azaldu duenez, hirurak aske geratu dira.

Polizia Nazionalak Poli Diaz atxilotu zuen ostiral honetan Cañada Real herrixkan, bost euroko zorraren ordaina eskatzera joan zenean.

Zauritua David Sosa da, 37 urteko espainiarra eta Muay Thai boxeo mota horren irabazlea. Bizkarrean bihurkin batekin zauriak izan arren, ez zuten Sosa ospitaleratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea