Gizartea -
Gasteiz
Garabiaren biltegira joan, eta autokarabana indarrez berreskuratu du
Pistola batekin mehatxu egin die biltegiko langileei, eta ondoren ihes egin du, Ertzaintzak geldiarazi duen arte.
Erredakzioa
Austriako 54 urteko gizonezko bat garabiaren biltegira bertaratu zen atzo, Gasteizen, eta aldez aurretik Ertzaintzak geldiarazi zion autokarabana indarrez berreskuratu zuen, bertako langileei pistola batekin mehatxu egin eta gero.
Dena atzo arratsaldean hasi zen, autokarabanaren gidariak stop seinale bati muzin egin zionean. Ertzaintzak Arangiz parean (Araba) atzeman zuen, N-1 errepidean. Alkoholemia proba egin zioten, eta positibo eman zuen.
Ertzainek ibilgailua geldiarazi zuten, eta garabiak Gasteizko basera eraman zuen.
Handik gutxira, gizonezkoa garabiaren biltegira bertaratu zen, eta bertako langileei mehatxu egin zien, pistola bat eskuan. Ondoren, autokarabana hartu, eta ihes egin zuen, Donostiarako noranzkoan.
Ertzaintzak operazioa abiatu zuen, Arabako eta Gipuzkoako errepide nagusietan kontrolak ezarrita, Eizako tunelen irteeran atzeman zuten arte. Arma Soraluzeko inguruetan aurkitu zuten.
Ihesaldian, gidariak Poliziaren hainbat autoren aurka talka egin zuen.