Gizartea -
Expovacaciones
Turismo sailburuordeak Euskadin kontsumitzea eskatu die euskaldunei
Expovacaciones turismoaren feria igandera arte izango da Barakaldon, BECen. Ekimenean, nazioarteko eta Estatuko 409 erakusketari izango dira turismo proposamenak eskaintzen.
Erredakzioa
Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo sailburuordeak aurtengoa urte turistiko zaila izango dela esan du eta euskal herritarrei Euskadiko eskaintza turistikoa kontsumitzen lehenengoak izatea eskatu die.
Sailburuordea Expovacaciones feriaren inaugurazioan izan da. Turismoaren feria igandera arte izango da Barakaldon, BECen. Ekimenean, nazioarteko eta Estatuko 409 erakusketari izango dira turismo proposamenak eskaintzen.
Expovacacionesek turismoan duen garrantzia aipatu du Epalzak eta Eusko Jaurlaritza Euskadi-Basque Country marka sendotzeko lanean ari dela adierazi du; izan ere, "kalitatearen sinonimoa" da eta "saltzeko garaian marka indartsu baten abantailak erakusten ditu".
Horrez gain, agintariak iragarri dituen datuen arabera, martxoan Euskadira etorri zen bisitari kopurua "azken lau urteetako onena da eta atzerriko bisitari gehien jasotzen dituen Estatuko laugarren erkidegoa da".
Expovacaciones ekimenean erkidego desberdinetako turismo bulegoek parte hartzen dute eta Europako, Afrikako eta Amerikako informazioa eskainiko duten erakusketariak ere izango dira.
Turismoaren feriarekin batera Expoconsumo ekimena ere egingo dute datozen egunetan, BECen. Guztira, 94 erakusketari izango dira.