Gizartea -
Gertakaria
Ertzaintza ustezko bahiketa espres bat ikertzen ari da, Gasteizen
Iazko abuztutik izan diren beste hiru kasu ere ikertzen ari dira.
Erredakzioa
Bahiketa espres baten biktima izan dela salatu du pertsona batek ostegun honetan, Gasteizen. Ertzaintzak adierazi duenaren arabera, ustezko kasua ikertzen ari da.
Ibilgailu bat da ikerketaren abiapuntua, baina Ertzaintzak ez du argitu delituaren helburua lapurreta izan den.
Gainera, iazko abuztutik izan diren beste hiru kasu ere ikertzen ari dira.
Oraingoz, Ertzaintzak ez du azken kasu honen modus operandi-aren berri eman, baina aurreko hiru kasuetan erabilitakoaren antzekoa izan zen. Biktimak kalean harrapatu zituzten, ibilgailu batera igoarazi zituzten, mehatxupean, eta, lapurretaren helburua bete ostean, inguru bakarti batean utzi zituzten.