Gizartea -
Gertaera
Auto batek Gasteizko tranbia zerbitzua eten du, ordubetez
Errailetan ez atzera ez aurrera gelditu da, eta gidariak ihes egin du, gertatutakoaren berri inori eman gabe.
Erredakzioa
Gasteizko tranbia zerbitzua etenda egon da ordubetez ostiral honetan, Gasteiz etorbidearen parean, auto bat erreailetan gainean ez atzera ez aurrera gelditu ondoren.
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 06:15 inguruan gertatu da ezbeharra, eta, antza denez, autoa tranbiaren bidetik zihoan.
Gasteiz etorbidean egiten ari diren lanen ondorioz, autoa tranbiaren bidean harrapatuta gelditu da. Gidaria autotik irten da eta ihes egin du, gertatutakoaren berri inori eman gabe
Garabiak arazoak izan ditu autoa bertatik kentzeko, ingurua ez baitago ibilgailuentzat egokituta, eta inguruetan lanak egiten ari direlako.
¿¿¿Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.