Gizartea -
Auto istripua
79 eta 83 urteko bi gizonezko zauritu dira istripu batean, Luzaiden
Gizonetako bat larri zauritu da eta helikopteroz eraman dute Nafarroako ospitalera.
Erredakzioa
79 urteko gizonezko bat larri zauritu da eta 83 urteko beste batek zauri arinak izan ditu biek zihoazen ibilgailua irauli eta gero, Luzaiden (Nafarroa), N-135 errepidean.
Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, istripua 17:45ean gertatu da, N-135 errepideko 64. kilometroan. Kotxea irauli egin da eta barruan, ezin atera geratu dira bi gizonezkoak.
Auritzeko eta Luzaideko suhiltzaileek atera dituzte gizonezkoak kotxetik. Larri zauritutakoa Nafarroako ospitalera eraman dute helikopteroz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea