Gizartea -

Bilbo

Emakume batek 200.000 euroko eraztuna lapurtu eta 300 eurotan saldu du

Ertzaintzak etxeko langile bat eta bere bikotekidea atxilotu ditu bitxiak lapurtzea egotzita. Lapurtutako urrea salerosteko dendetan saltzen zuten.

200.000 euroko eraztuna. Argazkia: Segurtasun Saila
200.000 euroko eraztuna.
200.000 euroko eraztuna. Argazkia: Segurtasun Saila

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 38 urteko emakumea eta 31 urteko gizonezkoa atxilotu zituen apirilaren 23an, Bilboko eta Getxoko etxebizitza banatan bitxiak lapurtzea leporatuta. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, emakumea etxeko langilea zen etxebizitza horietan eta urrea lapurtzen zuen.

Lapurtutako materiala, 200.000 euroko eraztuna tartean, urrea salerosteko dendetan saltzen zutela jakinarazi dute aipatu iturriek.

Bikoteaz gain, Ertzaintzak urrea erosten zuen dendaren arduraduna atxilotu du, 53 urteko gizonezkoa, salerosketetan irregulartasunak izan zirelako eta urrea lapurtua zela jakinda erosi zuelako.

Ertzaintzak ikerketa abiatu zen, eta horren ondorioz jakin ahal izan zuen lapurtutako bitxien artean 200.000 euroko eraztuna zegoela. Urrezko eraztunak diamantea zuen itsatsita, baina urrea erosten duen dendaren arduradunak esan zien ez zuela baliorik, eta 300 euro soilik ordaindu zien.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea