Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat Zarauzko malekoitik behera bota, eta larri zauritu dute
Ertzaintzak 52 urteko gizonezko bat atxilotu du, berak bultzatu duela aitortu ostean. Dirudienez, zor ekonomiko batengatik ari ziren eztabaidatzen.
Erredakzioa
Gizonezko batek larri zauritu du beste gizon bat Zarauzko (Gipuzkoa) malekoitik behera botata, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ertzaintzak 52 urteko erasotzailea atxilotu du, biktima lau metroko altueratik behera bota duela aitortu ostean.
Aipatu iturriek jakitera eman dutenez, 04:30 aldera izan da gertakaria, zor ekonomiko baten harira bi lagunak eztabaidatzen ari zirenean.
Biktimaren zauri larriak ikusita, lekuko batek Ertzaintzari deitu dio. Osasun-zerbitzuek zauritua artatzen zuten bitartean, ustezko erasotzaileak aitortu egin du bultza egin diola. Hori horrela, atxilotu eta komisariara eraman dute.