Gizartea -

Gertakaria

Jendez hustu dute Ibaiondo gizarte etxea, sute baten ondorioz

Zorionez, transformadore elektrikoan piztu den sutea txikia izan da eta ez du zauriturik eragin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

500 pertsona inguru atera dituzte gaur goizean Gasteizko Ibaiondo gizarte etxetik, transformadore elektriko batean piztu den sute txiki baten ondorioz. Zorionez, ez da inor zauritu.

Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, goizeko hamarrak aldera piztu da sutea, Iberdrolak azpikontratatutako enpresa bateko langileek zirkuitu labur bat eragin dutenean. Horrek transformatzailea erre du eta ke ugari altxatu da.

Suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira gizarte etxean, eta barruan zeuden 500dik gora lagunak atera dituzte, badaezpada ere.

Arratsaldeko hiruetan zentroa berriro irekita egongo dela espero du Udalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea