Gizartea -

Eguraldia

Euri txikia goizean, eta giro argiagoa hegoaldean

Astelehenean, azkenik, udaberria etorriko zaigu: urdingune zabalak izango ditugu gurean, eta termometroak goranzko joera hartuko du.

Donostia. Argazkia: Lorentxo Portularrume
Donostia. Argazkia: Lorentxo Portularrume
Donostia. Argazkia: Lorentxo Portularrume

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giro freskoa eta ostarteak izango ditugu hizpide asteburu honetan, Euskalmet Euskal Agentzia Meteorologia Agentziak iragarri duenez.

Igandean ez da aldaketa handirik izango. Ipar haizea izango dugu, giroa epeldu ezinean geldituko da eta beroenak 16 ºC-ren bueltan izango dira.

Ipar-isurialdean, egunaren lehenengo partean hodeitsu agertuko da sabaia, euri arinak ere egon litezke. Alabaina, arratsalderako hobera egingo du. Hegoaldean, berriz, txukun eta garbi agertuko da goizean goizetik.

Astelehenean eguzkia eta giro epelagoa. Eguna behe-lainoarekin hasiko da hainbat tokitan, baina jaso bezain laster zerua urdin geldituko da. Gainera, tenperatura aurreko egunetan baino gehiago igoko da, eta jada udaberri garaiko balioak agertuko dira termometroetan, 20 ºC inguruko beroenak neurtuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea