Gizartea -

Defentsa Ministerioa

200.000 euro, errege-guardiaren zaldien oheetarako txirbila erosteko

Defentsa Ministerioak zaldien oheak egiteko erosiko du pinu-txirbila.

Desfile militarra.
Desfile militarra.
Desfile militarra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Defentsa Ministerioak 200.000 euro gastatuko ditu pinu-txirbila erosteko. Horrekin, errege-guardiaren zaldien oheak egingo dituzte, logistika taldearen gai ekonomikoetarako sekzioak onartu duen kontratuaren arabera.

Europa Press agentziak argitaratu duen dokumentaziok dioenez, txirbila ANPI XXI S.L. enpresak emango du. Burgoseko enpresa hau zerrautsean, belarrean, bazkan eta lastoan dago espezializatuta. Apirilaren 19an egin zen lehiaketa irabazi zuen eta 167.768,60 garbi jasoko ditu (203.000 euro gordin).

Kopuru honen barruan, txirbila garraiatuko duen enpresaren kontratazioa aurreikusten da. Hueskako Sarasa Hnos. S.L. enpresak 21.470 euroren truke emango du zerbitzua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea