Gizartea -
Berezko heriotza
Mendizale nafar bat hil da Frondiellas tontorrean, Sallent de Gallegon
Badirudi 59 urteko gizonezkoak berezko heriotza izan duela.
Erredakzioa
Nafarroako mendizale bat hil da, Frondiellas tontorrean, Sallent de Gallego herrian (Huescan), bertako agintariek jakitera eman dutenez.
J.M.C.G. 59 urteko gizonezkoak badirudi berezko heriotza izan duela. 12:00etan zorabiatu egin da tontorraren hego-ekialdean. Helikopteroa bertara iritsi denean, ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.
Jakako (Huesca) epaitegiak gorpua jasotzea agindu du eta bertako ospitalera eraman dute autopsia egiteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea