Gizartea -
Lekukotasun faltsuagatik
Bi urteko espetxe zigorra, Mari Luz Cortesen hiltzailearen emazteari
Isabel Garcia Mari Luz Cortes neskatoaren hiltzailearen emaztea lekukotasun faltsuagatik zigortu dute.
Erredakzioa
Isabel Garciari, Mari Luz Cortes neskatoaren heriotzagatik 22 urteko espetxe zigorra jarri zioten Santiago del Valleren emazteari, bi urteko espetxe zigorra ezarri diote lekukotasun faltsuagatik. Halaber, zortzi hilabetez egunean 3 euroko isuna ordaindu beharko du, hau da 732 euro; izan ere kotizazio gabeko pentsioa jasotzen du, urritasuna duen pertsona baita.
Epaitegiko iturriek jakinarazi dutenez, epaileak lekukotasun faltsuagatik zigortu du emakumea.
Fiskalak eta akusazio partikularrak eskatutako zigorra ezarri diote, baina isuna leunduta, egunean bi euro gehiago ordaintzeko eskatzen baitzuten.
Asteazkenean egin zen epaiketa eta ez deklaratzeko eskubideari eutsi zion Garciak. Bestalde, horren koinatak, Rosa del Vallek, "min egiteko gezurra" esan zuela kontatu zuen epaiketan.
Zigortutakoari hainbat galdeketa egin zizkioten instrukzio fasean. Deklarazioan, Ministerio Fiskalaren galderei erantzunda, testigantza "erabat" aldatu zuen, eta beste kontakizun bat egin zuen, "faltsua, gezurra zela jakinda, eta senarrari mesede eta koinatari kalte egiteko", epaiaren arabera.