Gizartea -
Pabiloiak hustu dituzte
Kautxu enpresa batek su hartu du Alonsotegin, Bizkaian
Sutea nahiko "ikusgarria" izan da, sugarrak handiak izan direlako. Lantegi barruan zeuden langileak badaezpada atera behar izan dituzte. Hiru langilek kea arnastu dute eta artatu behar izan dituzte.
Erredakzioa
Alonsotegiko (Bizkaia) kautxu enpresa batean sutea izan da ostegun honetan. Badaezpada inguruko pabiloiak hustu dituzte.
Sua Elastinsa enpresan, Kadagua industrialdean, piztu da 20:30 aldera, eta suhiltzaileek 23:00etarako kontrolatuta bazuten ere, goizaldera arte ez dute itzali.
(Sutearen irudia. Argazkia: Osalatek)
Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, sutea nahiko "ikusgarria" izan da, sugarrak handiak izan direlako. Gainera, "kalte handiak" eragin dituela eta eraikinaren teilatua eta barruko makineria "ziurrenik" erabat kiskali direla adierazi dute Segurtasun Sailetik.
(Sutearen irudia. Argazkia: Osalatek)
Sutea hasi denean zenbait langile lantegiaren barruan zeuden, baina ateratzeko astia izan dute. Era berean, inguruko pabiloiak hustu dituzte. Lantegi barruan zeuden langileak badaezpada atera behar izan dituzte. Hiru langilek kea arnastu dute eta lekuan bertan artatu behar izan dituzte. Dena den, dagoeneko etxean dira, onik.
Bilboko suhiltzaileak bertaratu dira sutea itzaltzeko.
(Sutearen irudia. Argazkia: Osalatek)