Gizartea -
Zarautzen
Mozkortuta eta kontrako noranzkoan gidatzeagatik atxilotu dute
Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu du Zarautzen alkoholaren menpean eta AP-8tik kontrako noranzkoan gidatzeagatik. Autoa berriro hartzen saiatzeagatik, desobedientzia delitua ere egotzi diote.
Erredakzioa
Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu du igande honetan Zarautzen, 03:00ak aldera, AP-8 autobidetik mozkortuta eta kontrako noranzkoan gidatzeagatik.
Ertzaintzako Trafiko Talde bat alkohol-tasa kontrolatzeko operatiboa egiten zebilela, AP-8tik kontrako noranzkoan gidatzen zuen ibilgailu baten berri jaso du. Auto horrek Zumaian hartu zuen autobidea, eta Bilbora zihoan, ezkerreko errailetik.
Patruila batek ibilgailua eten du, eta gidaria alkoholaren menpean ari zela gidatzen atzeman dute. Ondorioz, 19 urteko emakumea atxilotu eta ibilgailua ibilgetu du.
Izapideak egin ostean, gaztea aske utzi dute, eta ibilgailua berriro hartzen saiatu da, ondorioz, desobedientzia delitua ere leporatu diote.