Gizartea -

Trafikoa

Elurragatik bi errepide itxi dituzte Nafarroan

NA-137 (Burgi-Izaba-Iparralde) eta NA-2012 (Cuatro Bordas-Irati) dira itxi dituzten errepideak. Halaber, luizi baten ondorioz, N-121-A (Iruña-Behobia) errepidea itxi behar izan dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elurragatik NA-137 (Burgi-Izaba-Frantzia) eta NA-2012 (Cuatro Bordas-Irati) errepideak itxi dituzte Nafarroan, Foru Gobernuak aditzera eman duenez.

NA-137 errepidea 59. kilometrotik Iparralderaino dago itxita, eta 47. kilometrotik 59. kilometrora ibilgailuek kateak behar dituzte bertatik igarotzeko. Halaber, NA-2012 errepidea 6. kilometrotik itxi dute.

Luizia

Bestalde, larunbat honetan, 22:30ak aldera, izandako luizi baten ondorioz, N-121-A (Iruña-Behobia) errepidea itxi behar izan dute, bi noranzkoetan, 27,2. kilometroan. Errepide tarte bera joan den apirilaren 29an ere itxi behar izan zuten, beste luizi baten ondorioz.

Eroritako lurrak kamioi bat harrapatu du errepidean, baina gidariak ez du zauririk jaso, Nafarroako Gobernuak azaldu duenez. Foru Policía, Errepide-Segurtasuneko patruilak eta Errepideak Gordetzeko Zerbitzuaren hainbat langile bertaratu dira, trafiko beste errepide batetik bideratzeko, NA-1210tik (Belateko errepide zaharra), alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea