Gizartea -

Martxa

'Ikurrinaren alde herri bat martxan' ekimena egin dute Mungian

Herriko 45 elkartek babestu dute ekimena "bandera espainiarra jartzearen inposaketaren aurka eta ikurrinaren alde".

Ikurrinaren aldeko martxa, Mungian. Argazkia: eitbcom
Ikurrinaren aldeko martxa, Mungian. Argazkia: eitbcom
Ikurrinaren aldeko martxa egin dute Mungian

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mungiako bizilagunek "Ikurrinaren alde herri bat martxan" leloarekin martxa bat egin dute herrian barrera.

Ideologia eta kolore guztietako Mungiako 45 taldek bat egin dute "bandera espainiarra jartzearen inposaketaren aurkako eta ikurrinaren aldeko" ekimenarekin.

Euskal Herriko beste hainbat administrazio publikotan bezala Mungiako Udalean ere zain daude udaletxean Espainiako bandera jartzera derrigortuko dituen sententzia epaitegietatik noiz iritsiko.

"Herriaren borondatearen aurka doan inposaketatzat" jotzen dute herritar askok, eta horregatik ikurrinaren aldeko ibilaldia antolatu dute.

Izaskun Uriagereka alkate jeltzaleak egitasmoaren aniztasuna azpimarratu nahi izan du Euskadi Irratian: "Alderdi politiko edo koloreen gainetik ikurrinak batzen ditu gaurko ekimenean parte hartu duten pertsonak", adierazi du.

11:30etan abiatu dira martxa ezberdinak ikurrina eskutan, eta Mungiako auzoetatik pasatu ostean erdigunera iritsi dira 13:00etan. Bertsolari eta dantzariek girotuta martxa amaitu dute bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea