Gizartea -

Bilbo

ZUZENEAN | Arazo handirik ez, San Mamesko sarbide berrian

A-8 autobidearen sarbide berriak lehen laneguna du gaur, larunbatean auto-ilara luzeak jaso eta gero.

San Mamesko sarbidea, gaur goizean. Argazkia: EiTB
San Mamesko sarbidea, gaur goizean. Argazkia: EiTB
San Mamesko sarbidea, gaur goizean. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10:00. Bukatu egin dira ibilgailu gehieneko orduak, eta ez da arazo handirik eratu. Arrakasta San Mamesko sarbide berriarentzat.

09:39. Arazoak baino gehiago, bitxikieriak utzi dituzte eguneko lehen orduek. Adibidez: emakumezko batek ez ditu udaltzain baten aginduak eta jarraibideak bete nahi izan, eta horrekin eztabaida egin du. Ibilgailutik jaitsi egin da eta guzti!

09:03. Zirkulazioa motela da, baina ordu honetarako espero zitekeena. Ez dago aparteko arazorik. Mirafloresko irteeran (erreforma honetan ukitu ez dutenetako bat) ilara luzeak daude, kamioi batek istripua izan baitu.

09:00. Ordu honetarako, Luis Briñas kaleko auzokideek ibilgailu-martxa bat deitu dute, Bilboko sarrera berriek sortuko dizkieten "arazoak" salatzeko.

08:37. Gero eta ibilgailu gehiago dago San Mamesko sarreran, baina oraingoz ez da auto-ilara luzerik eratu. Dentsitate handiena Zunzunegin eta Termibusera joateko tartean dago.

08:26. Asteburuan gertatutakoa ikusita, Udala semaforoen maiztasunak eta seinaleak aldatzen ari da. Zunzunegi kalean dauden hiru erreietatik, oso gutxik erabiltzen dute eskuinekoa.

08:00. Eguneko lehen orduetan, arazo handirik ez San Mamesko sarbidean. Zirkulazio handiena Zunzunegi etorbidean dago.

07:30. Goizean, zirkulazio motelena 08:00etatik 10:00etara egon liteke. Arazo nagusiak, beraz, tarte horretarako espero dira.

07:06. Sabino Aranako sarbide zaharrak 90.000 ibilgailu hartzen zituen egunero, baina San Mamesko sarbideak 50.000 ibilgailurentzako ahalmena du bakarrik. Horregatik, Udalak berriz ireki du Juan Garai kaleko sarbidea, 10 urteren ostean, Ezkerraldetik doazen ibilgailuek erabil dezaten.

07:00. A-8 autobideak Bilbon, San Mames parean, dituen sarbide eta irteera berriek lehen proba garrantzitsua izango dute gaur, lehen laneguna baita, larunbatean ireki zituztenetik. Hori dela eta, aurreko egunetan baino ibilgailu gehiago hartuko ditu, eta gaur neurtuko da, hain justu, azpiegitura berriaren arrakasta, larunbatean auto-ilara luzeak sortu baitziren.

Bilbo sarrera berria euskaraz eitb

Bilbo sarrera berria euskaraz eitb

A-8 autobideak San Mames parean duen sarbidea. Infografia: Bilboko Udala

 

Bilbao Bilbo sarbidea San Mames

Bilbao Bilbo sarbidea San Mames

Bilbok San Mamesen duen irteera. Infografia: Bilboko Udala

 

Bilbao trafico mapa

Bilbao trafico mapa

Bilboko sarrera eta irteera guztiak. Infografia: Bilboko Udala

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea