Gizartea -

Aurkikuntza zientifikoa

Legionela giza zeluletan zelan ezkutatzen den aurkitu dute

CIC Biogune zentroko zientzialariek legionelak organismoan ezkutatzeko eta hedatzeko erabiltzen duen mekanismoa azaldu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CIC Biogune euskal zentroko, AEBetako Osasun Institutu Nazionaleko eta Bartzelonako Superkonputazio Zentro Nazionaleko zientzialariek lorpen handia egin dute: legionelosia eragiten duen bakterioak giza zeluletan bizirauteko erabiltzen duen mekanismoa aurkitu dute.

Aurkikuntza horrek legionelosiari aurre egiteko bide berriak zabaltzeko aukera eskainiko du. Gaixotasun horrek heriotza ekar dezake, ikerkuntza zentroak nabarmendu duenez.

Legionela ur geldietan bizi da, eta arnasbideetatik sartzen da gure organismora, ur kutsatuaren tanta mikroskopikoak arnastuz gero.

Legionella pneumophila bakterioak legionelosia sortzen du, pneumonia eragin dezakeen gaixotasun larria. Gizakia infektatzeko ahalmena du, gure zeluletan ezkutatzeko mekanismoa eratu baitu.

CIC Biogune euskal zentroak bakterio horrek ezkutatzeko erabiltzen duen mekanismoa azaldu du PLOS Pathogens aldizkariko artikulu batean.

Legionella pneumophila bakterioaren SidD proteinaren egitura zehaztu dute bertan, infekzioan prozesu zelularreko interferentzian nahasita dagoen proteinarena.

Hala, legionelak biderkatzea lortzen duenean, SidD proteinak infekzioa hedatzen laguntzen duen prozesu zelularra desblokeatzen du.

Aitor Hierro CIC Bioguneko ikerlariak azaldu duenez, aurkikuntza horrek inhibitzaileen diseinuak eratzeko bide berriak sortzen ditu, eta, gainera, berrerabil daitezkeen mekanismo molekular berriak erakutsi ditu, besteak beste, erabilera terapeutikoa duten molekula selektiboak garraiatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea