Gizartea -
Eskolako Kirol Jokoak
2.800 ikasle inguru lehiatuko dira Durangon izango diren jokoetan
Umeak, 12 eta 14 urte artekoak, 20 kirol modalitatetan lehiatuko dira maiatzaren 25ean eta 26an, eta ekainaren 1ean eta 2an.
Erredakzioa
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 2.800 ikasle inguru lehiatuko dira datozen bi asteburuetan Durangaldeko hainbat kirol instalaziotan Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen 32. edizioan.
Herrialde bakoitzeko talde irabazleak elkarrekin lehiatuko dira, maiatzaren 25ean eta 26an, eta ekainaren 1ean eta 2an.
20 modalitate hauetan neurtuko dituzte indarrak: aerobica, xakea, atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, txirrindularitza, futbol 11, futbol 7, areto futbola, gimnastika erritmikoa, herri kirolak, judoa, karatea, kirol egokitua, eskupilota, tenisa, mahai-tenisa, boleibola, padela eta igeriketa.
Kirola bultzatzeaz gain, joko horiek ikasleak asetzea eta gozaraztea bilatzen dute, euskara sustatzearekin batera.