Gizartea -
Istripua
Motorzale bat hil da Gasteizen, autobus baten kontra talka egin ostean
33 urteko gizonezkoa larri zauritu da, eta ospitalera eraman dute. Bertan hil da.
Erredakzioa
33 urteko motorzale bat hil da astelehen honetan Gasteizen, autobus baten kontra talka egin ostean. Istripuaren ondorioz larri zauritu da motor-gidaria, eta ospitalera eraman dute. Bertan hil da, ospitaletik jakitera eman dutenez.
Ezbeharra 13:30ean izan da, Gasteizko Zadorra hiribidean, Juan Crisostomo de Arriaga kalearen parean, Gasteizko Udalak emandako informazioaren arabera. Istripuaren arrazoiak oraindik argitzeke daude.
Motorzalea larri zauritu da, eta, bihotz eta arnas gelditzea zuela, Txagorritxu ospitalera eraman dute. Bertan, ezin izan dute suspertu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea