Gizartea -

Gertakaria Nafarroan

Behi batek gazte bat adarkatu eta larri zauritu du Mendabian

Era berean, behiak gaztearen aita airean erabili du, baina ez du adarkatu. Aita biktima laguntzen saiatu da. Gertakaria herriko zezen-plazan jazo da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko gazte bat larri zauritu da gaur arratsaldean, Mendabiako (Nafarroa) zezen-plazan. Behi batek biktima izterrondoan adarkatu du.

Era berean, behiak 52 urteko gaztearen aita airean erabili du, baina ez dio adarkarik egin. Aita semea laguntzen saiatu da. Gaztea Logroñoko San Pedro ospitalera eraman du anbulantzia batek, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Harrapaketa 14:17 aldera gertatu da. S.A.A. gaztea bigantxetan parte hartzen ari zen herriko zezen-plazan.

Gaztearen aitak kolpeak jaso ditu eta Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eman dute auto batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mendabia bideoak