Gizartea -

Time aldizkariaren arabera

Forvo atari euskalduna, munduko 50 onenen artean

300 hizkuntzatako ahoskera hiztegia hau bi donostiarrek eta bilbotar batek sortu dute.

Forvo webgunea. Argazkia: eitbcom
Forvo webgunea.
Forvo webgunea. Argazkia: eitbcom

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Forvo.com ataria munduko 50 onenen artean dago Time aldizkariaren arabera.

300 hizkuntzatako ahoskera hiztegia da, baita euskarakoa ere. Sortzaileak bi donostiar eta bilbotar bat dira.

Oiartzungo enpresa haztegian dute egoitza, tarteka egiten dute lan, webgune asko sortu dituztelako lanetik kanpo. Azken urteotan Forvo webgunea hazten ikusi dute, baina ezustean harrapatu ditu Time aldizkariak munduko 50 onenen artean izendatzeak.

Hamar milioi bisitari ditu hilero Forvo webguneak."Hezitzailea eta erabilgarria" da sortzaileen arabera "munduko ahoskeren hiztegi edo gidarik handiena".

Doakoa da eta bi milioi hitz dituzte 299 hizkuntzatan. Toki ezberdinetan hitz bat nola ahoskatzen den dago jasota bertan, eta hitz berri bat nola ahoskatu behar den galdetzeko aukera ere ematen du webguneak.

Horretarako ez dute makinarik erabiltzen; hiztunek osatzen dute. Guztira, 260.000 inguru mundu osoan, eta 400 editorek doan dihardute dena txukuntzeko.

Negozioa, iragarkietan,"iphone"rako atera berri duten aplikazioan (hamargarren erabiliena bihurtu da), eta beste enpresa batzuek euren ahoskeraz egiten duten erabileran daukatela azaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea