Gizartea -
Datozen egunetan
Eguraldi petralak jarraitu egingo du
Eguraldi goibela eta euritsua izango dugu, Iberiar penintsulan ipar-haizea nagusi izango delako datozen egunetan.
Erredakzioa
Eguraldi txarrak jarraituko du datozen egunetan, Euskadin. Denean euria egingo du, baina euri-jasa mardulagoak botako ditu Gipuzkoan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakitera eman duenez.
Horrela, eguraldi goibela eta euritsua izango dugu, Iberiar penintsulan ipar-haizea nagusi izango delako datozen egunetan.
Abisu horia ezartzeko prezipitazioak ez dira izango, baina asteazkenean Gipuzkoan botako duenak Donostialdean luiziak eragin ditzake, iragan asteburuan gertatu bezala.
Giro "freskoa"
Tenperaturek bere horretan jarraituko dute eta giro "freskoa" izango da. 14-16 gradu izango ditugu gehienez ere, baina ostiralean eta larunbatean behera egin dezakete.
Elur-kota 1.300-1.500 metrora jaitsi daiteke ostiralean eta larunbatean, ondorioz, mendietan izotza egin ezake.
Datorren astean ez da aldaketa handirik espero, ipar-haizea nagusi izango delako. Horrela, hezetasunak, prezipitazioek eta tenperatura baxuek jarraituko dute.