Gizartea -
Gertakizuna
Indarkeria zantzuak dituen gorpu bat aurkitu dute, Gasteizen
Hain zuzen ere, aparkaleku baten komunetan aurkitu dute hilotza. 52 urteko gizon bat da hildakoa.
Erredakzioa
Berrogeita hamabi urteko gizonezko bat hilotz aurkitu dute gaur goizean Gasteizen, aparkaleku batean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez.
Gorpuak indarkeria zantzuak ditu, eta, horregatik, Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.
Hain zuzen ere, hilotza aparkaleku baten komunetan topatu dute, Batzar Nagusien kaleko 70. zenbakian.
08:30ean topatu dute gorpua. Lehen ikerketen arabera, lanetik deitu egin diete senideei, lanpostura joan ez zela ikusita, eta, orduan, semeetako bat garajera joan da, eta hilik aurkitu du.
Udaltzaingoa, Ertzaintza eta anbulantzia bat bertaratu dira, baina medikuak heriotza ziurtatu baino ezin izan du egin.