Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Euria egingo du ekaina arte

Tenperatura maximoak freskoak izango dira udaberri amaierarako, eta zeru lainotua eta euria nagusituko dira.

Donostia. Artxiboko irudia: EFE
Donostia. Artxiboko irudia: EFE
Donostia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguraldi txarrak jarraituko du datozen egunetan Euskal Herrian, eta denean euria egingo du maiatza amaitu arte, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakitera eman duenez.

Giro goibel eta umela izango da gaur. Hodeitza trinkoa eta euria izango dira gauzarik azpimarragarrienak, baina hotza ere bai, izan ere ipar-mendebaldeko haizea nahikoa bizi ibiliko da eta tenperatura altuenak 12 eta 14 ºC artean errendituko dira. Kantauri isurialdearen ekialdean euria etengabe egin dezake, eta hantxe pilatuko da litro gehien. Aldiz, hegoaldean euri gutxiago egingo du.

Ostegunean euri kontuekin jarraituko dugu iparraldean, baina hegoaldean zertxobait hobera egingo du eguraldiak. Nahiz eta asteazkenean baino euri gutxiago egin, euria izango da ipar isurialdean eguneko protagonista, batez ere ekialdean. Hegoaldean goizean lainotuta egongo da, baina arratsalderako urdingune ederrak zabalduko dira. Ipar-mendebaldeko haizea nahikoa bizi ibiliko da eta tenperatura apenas izango den aldaketarik.

Ostiralerako aldaketa gutxi. Ipar isurialdean goizean zerua estalita egongo da eta euri txikia egingo du; kantauri isurialdearen ekialdean berriro ere dezente litro pilatuko dira. Arratsaldean atertzera egingo du eta hodeitza apur bat zulatu egingo da. Hegoaldean goizean lainotuta egongo da, baina arratsalderako urdingune zabalak irekiko dira. Tenperatura gradu pare bat jaitsi egingo da eta elur maila 1300-1500 m-ra egongo da.

Larunbatean zerua hodeitsu egongo da, bereziki kantauri isurialdean. Noizbehinka prezipitazio txikia egingo du, batez ere kantauri isurialdean. Egunaren lehen partean elur-kota 1200-1400 m inguruan egongo da. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, egunaren lehen partean bolada gogorrekin kostaldean. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira.

Igandean, berriz, badirudi eguraldiak zertxobait hobera egingo duela eta lainoa eta eguzkia tartekatuko direla ordu batzuetan, nahiz eta euria egiteko arriskua egon.

Datorren astean ez da aldaketa handirik espero, ipar-haizea nagusi izango delako. Horrela, hezetasunak, prezipitazioek eta tenperatura baxuek jarraituko dute.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea