Gizartea -

Nafarroako urtegia

Barcina: 'Esa segurua dela baieztatu du Ebroko Ur Konfederazioak'

Antonio Casas geologoaren arabera, urtegia 'arriskuan' dago, eta inguruko hainbat herri, tartean Zangoza, jendez hustea aholkatu du.

Esako urtegia. Argazkia: EiTB
Esako urtegia.
Esako urtegia edozein unetan hautsi daitekeela esan dute geologoek

1:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen arabera, Ebroko Ur Konfederazioak dauka Esako urtegiaren gaineko erantzukizuna, eta erakundeak Nafarroako Gobernuari jakinarazi dionez, gaur egun "erabat segurua" da.

Urtegiaren segurtasunaz galdetu diote gaur Yolanda Barcinari; izan ere, Antonio Casas Zaragozako Unibertsitateko geologoaren arabera, Esako urtegia "arriskuan" dago handitze lanek eraginda, eta inguruko herriak, tartean Zangoza, jendez hustea aholkatu du.

Barcinaren esanetan, Ebroko Ur Konfederazioaren txostenak jasotzen ditu Nafarroako Gobernuak, eta horien arabera, "erabat segurua da".

Geologoaren ohartarazpenak kezka eta ezinegona sortu ditu inguruko udalerrietan, bereziki, Zangozan. Xabier de Pedro Ebroko Ur Konfederazioko presidentea Zangozako alkatearekin bildu zen atzo, handitze lanen segurtasuna bermatzeko eta arriskurik ez dagoela jakinarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea